XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ABESTIA

AGINDU BERRI BAT DU / EMAN JAUNAK / ELKAR MAITE DEZAGULA / BERAK GU BEZELA // BURUZ IKASI...

Hauek dira Jainkoaren Aginduak: 1.Gure Jainkoa, Jainko bakarra da, ezerezetik sortzen eta salbatzen duen bakarra.

Jainkoa edozein gauza baino maiteago izango duzu: bihotz-bihotzez, gogo-gogoz eta indar guztiz maiteko duzu.

2. Ez duzu Jainkoaren izena ahotan alperrik hartuko.

3. Jaiak santu egingo dituzu.

4. Aita eta ama aintzaz edukiko dituzu.

5. Ez duzu iñor hilko.

6. Ez duzu lizunkeriarik egingo.

7. Ez duzu ezer ostuko.

8. Ez diezu lekurik emango gogorapen eta nahi lizunei.

10. Ez duzu besteren ondasunen nahikeriarik izango.

Zein da Jesusen agindu berria? - Maita ezazue elkar, Nik maite izan zaituztedan bezala.

Honetan ezagutuko dute guztiek nire ikasleak zaretela: elkar maite baduzue.

Zer da Jesusen atzetik joatea?
- Jesusen atzetik joatea
Haren deiari erantzutea da,
Haren hitzarekin fidatzea
eta Haren antzera ibiltzea,
Berak dakarren Jainkoaren Erreinua hartu ahal izateko.